El poema. Juan Kruz Igerabide, vasco

Txoriak kantari

zure ezpainen zirrikituan.

Ilargia ageri zen

zure begi ninietan.

Zure begi-titietan

edoski nituen neureak.

Zure ahots rock-metalikoa

sehaska-kanta bat zen

ene belarri jaioberrietan.

Betileei akordeak atera zenizkien,

eta zure doinuarekin bat egin nuen

ozeano baten bila.

Gero elkarrekin kantatu zenuten

zuk eta nire hatzek.

Eta,

han egonik,

ez geunden han

Hauxe da Juan Kruz Igerabide idazleak egindako poema bat. Maite poemak hasiberrientzat izeneko liburuan sartu du, Denon Artean argitaletxeak kaleratu du. Bertan agertzen da Gitarrarekin kantuan. Egia esan poesian murgiltzeko ahalegin eta aukera bikaina da poema liburu honek eskaintzen diguna. Esango nuke edozeinentzat dela balekoa, baina batez ere, gazteentzat. Maitasuna, sexua, erakarpena, sentsualitatea… denak du lekua Juan Kruz Igerabideren liburu honetan. Adunan jaio zen Igerabide 1956an. Hamaika liburu idatzitakoa da, eta gaur egun Mikel Laboa Katedraren zuzendaria da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *