El poema. Jon Barberena, navarro

Inoiz baino handiagoa somatzen dut balkoia,

beti amestu baino inoiz izan ez genuen terrazaren hedadura hartzeraino.

Hutsunean sortutako ilusio optikoa.

 

Urterik urte zaindu zenituen geranioak

idortu, zimeldu eta zurekin batera hil ziren.

Bota ditugu lorontziak zakarretara

iragana birziklatu daitekeelakoan

edo agian galdutakoa berreskuratu nahian.

 

Huts-hutsa gelditu da balkoia

barneko gela mobleztatuak bezala.

Besteak bezain hutsak.

 

Eta nik geranioen artetik, kezkati,

kanporantz begira ikusiko zaitut

berandutzen naizenetan,

hutsunean sortutako ilusio optikoaren menpe

dauden begi triste hauekin.

Hauxe da Etxeko kalerie izeneko poema, Jon Barberenak idatzitako Izoztu zitzaigun negu hura poema liburuan. Liburu honetan Iruñea Hiria 1go Nazioarteko Poesia sariketa irabazi zuen egileak.  Elizondon jaio zen 1979an. Gizarte eta kultur antropologian lizentziatua da eta Heziketa Fisikoan diplomatua. Nafarroan euskara eta literatura irakasle ari da egun. Osterantzeko literatura jardunetan ere izan da; bertsoetan batik bat, eta baita poema eta musikaren inguruan. Poema liburua Denon Artean argitaletxeak kaleratu du.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *