El poema. Pako Aristi, vasco

Eta besapean hartu, tolestu

eta eraman nahi banauzu,

orri zimurretan haurrek

margotzen duten eguzkia bezala:

edo horman zintzilikatu duzun

argazkitik begiratzea nahi baduzu,

samur eta goibel:

txanpon bihurtu nahi banauzu,

txantiloi,

zure esperientziaren

oroigarri –sexurik onena

izan zenuen garaikoa-;

nigandik urrun joan nahi baduzu,

ni bezelako veste batzuen

bila bada ere;

arnasa hartu, gorputz

eta haragi berrien azalak

dasta nahi badituzu, ongi da,

ez baldintzarik

ez ezer ez dizut eskatuko.

Aski dut goizeko

zure lehen pentsamendua

eta gaueko “maite zaitut”

isil bat,

arku horren koordenadetan

eroso eseri,

orekari bi korapilo egin

eta bizitza hau

-beti egin dudan gisan-

firin-faran igarotzeko

zu gabe.

Hau Pako Aristik idatzitako Agurra poema da. Susa argitaletxearekin iaz kaleratutako Arrotz eta eder poema liburuan ageri den poema da. Pako Aristi 1963an jaio zen Urrestillan, eta eskarmentu handiko idazle eta kazetaria da. Denetarik idatzi du idazle gisa: poema Liburuak, eleberriak, saikera, biografiak, haur literatura, artikuluak… denetarik, esan bezala. Rikardo Arregi kazetaritza sariak irabazi zituen 1992an eta 1993an. Jario eta hizkuntza ederra darabiltza beti idazleak, eta poema liburu honeran ere, irudi ederrrak sortu ditu hitz soilekin.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *