El poema. Martin Bidaur, vasco

Heriotzaz lagun zaharrez bezala

mintzatu edo idazteagatik ere,

beti harrapatzen nau ezustean

norbait galtzearen kolpeak.

Berriro sekula topatzeko aukerarik gabe.

Lagun zaharrik ez dut,

ez naiz haietaz mintzatzen.

Oroitzapen guztiak sutan gordetzen dira,

errautsa arnasten dut airea baino.

Bihotzak badaki errautsekin zer egin.

Ez dut idazten.

Isilik gelditzen naiz.

Ez naiz mintzatzen.

Isilik ibiltzen naiz.

Baina ezin gogoa apaldu.

Ez dago akaberarako prestatzerik;

garaia heldu artean ezin

bakerik adostu galerarekin.

Nola luzatzen ote du hildakoak eskua?

Beharbada ez zaio inori axola.

Hauxe da Martin Bidaurrek idatzitako poema bat. Susa argitaletxeak kaleratu berri duen poema liburua da. Martin Bidaurren lehenengo poema liburua da. Bera ibilia da literaturarekin lotutako gazte bandekin, Itu bandarekin batez ere, eta honek kaleratzen zuen aldizkarian, Lekore aldizkarian,  irakurri ahal izan ditugu bere poemetako zenbait. Duela hilabete batzuk Errime taldearekin kaleratu du poesia eta musika uztartzen dituen lana. Martin Bidaur 1996an jaio zen Okzitaniako Tolosan, Touloussen, beste izen batekin, Peru Iparragirre izenarekin. Hauxe da bere lehenengo poema liburua, esan bezala, Susa argitaletxearekin kaleratutakoa eta Itzulera izena daukana.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *