El poema. Jose Luis Otamendi, vasco

Gaur euri txika egingo duela

esan zuten atzo.

Hala ere balizko aukeren tankera hartu nahi diot egunari,

zer dakarren baieztatu neure begiz

azken orduko iragarpenak entzun aurretik.

Gaur bero zakarra egingo du, istripua egingo du,

ahazmena egingo du, eta gose-lanbroa egingo du.

Gaur, isiltasun lapatxa egingo du,

samin bisutsa eta maitasun jasak egingo ditu.

Gaur arropa maiztua egingo du.

Gaur kontratu eteteak eta arbuioa egingo ditu.

Gaur errepide luzeak balak eta debekuak egingo ditu.

Gaur hotz hezea egingo du,

bota-ahalean egunkari malutak eta

izerdi palastak egingo ditu. Beldurra egingo du.

Gaur jendea zarra-zarra egingo du,

eta lehiotik ikusten dudanez:

euria ere air du.

 

Hauxe da Jose Luis Otamendik idatzitako poema. Euria izena eman zion eta bere azken poema liburuan aurki genezake, Kapital Publikoa. Jose Luis Otamendi bizirik dugun poeta interesgarrienetakoa da. Liburu sorta ederra ditu, tartean, Lur bat zure minari edo Bakarrik bahago neguan.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *