El poema. Juanjo Olasagarre, vasco

Beharbada norbaitek jasoko zaitu, baina,

oraingoz,

hor zaude hosto lehor,

hauts eta lahar artean, eguzkitan.

Zu ez zara,

harri,

zu egon hor zaude,

haizekirri batek zure inguruan

belarra mugitzen duen bitartean.

Eskua etorri eta bilduko zaitu

kainuaren azpian garbitu eta

apalategian paratuko zaitu.

Eder zarelako nahiz edertasuna

ez izan zure baitan, eskuan baizik.

Poetek kantatuko zaituzte, harri!

Zu izan ez zara,

zu,

egon baitzaude.

Zure izan eza,

zure gauzatasuna,

Nik, aldiz, ez ditut batere inbidiarik,

lanean bezala aritzen naiz bizigintzan

onik irtengo ez dudala jakinik.

Hauxe da Juanjo Olasagarreren poema, bere azken liburuan azaldutakoa. Pamiela argitaletxearekin kaleratu du Ia hemen lana, eta honekin Xabier Lete 4. Poesia Saria irabazi zuen. 1963an Arbizun jaiotako idazleak, baina, bizitza literario oparoa du: eleberri eta poesia artean ibili da jauzika. Bere lanik ezagunenak: Ezinezko maletak, Gaupasak edo Bizi puskak.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *