El poema. Mari Luz Esteban, vasca

Lurrean dira eserita bata besteari  begira,

nor bere paretan,

neska bat eta mutil bat,

unibertsitateko ikaskideak,

Bilboko auzo burges bateko etxeorratz baten zortzigarren solairuan,

azterketa baten ondoko afari batetik bueltan.

Anfitriona aspaldi da ohean.

Ez ditu gogoan haien hitzak,

soilik gorputzek hormari eutsi nahian marrazten duten mugimendu narrastia,

elkarri dizkioten begirada iheskorrak.

Egunsentia nagusituz doa.

Izan(go ez) denaren amaiera.

Bi metro t’erdi, ez batak ez besteak ibiliko ez duten tartea.

Bi metro t’erdi, apenas ezer, edo amildegi.

Hauxe da Mari Luz Estebanek idatzitako poema, Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburuan agertutakoa. Pamiela argitaletxeak kaleratu zuen 2013an, eta berriki kaleratu da espainierazko bertsioa: La muerte de mi madre me hizo más libre, La Oveja Roja argitaletxearekin. Bera antropologoa da, Euskal Herriko Unibertsitateko irakaslea, eta antropologiaren inguruan argitaratu ditu bere lanak. Hauxe da kaleratu zuen lehen fikzio lana, poesia liburua.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *