El poema. Marikita Tambourin, vasca

Ez nuen uste bizia

Hain gogorra

Izango zenik.

Ez nakien hori dena

Jasan beharko nuenik.

Nehork ez zidan erran

Beti galtzaileen aldean

Izango nintzenik.

Ezin onartua

Irentsi behar delarik.

Ezin erranak

Isildu behar direlarik

Zergatik esperantza atxik.

Hauxe da Marikita Tambourinek Maiatz argitaletxearekin kaleratutako Olerki bilduman agertutako Galtzaile poema. Baigorrin sortu zen idazlea 1946.urtean, eta 1970etik 2007.urtera artekoan euskara irakalsea izan da. Zazpi olerki liburu ditu aurretiaz, eta zortzigarren honetan bizitzan zehar euskaraz eta frantsesez idatzitako poemak batu ditu. 351 poema dira liburu honetan ageri direnak marrazkiak lagundurik. Marrazkiak idazleak berak eta Nicole Hennebuttek egin dituzte.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *