Idea Vilariño, uruguaya

Eta ni gabe izanen da mundo azti hau,

mundo ustel hau.

Hainbeste zuhaitz landatu nituen,

gauzak esan,

eta lerro idatzi egunsentian;

eta hor, nonbait, egonen dira zakar

hemen izandako norbaiten arima hondarrak bezala.

Eta orain ez da,

ez da.

Tristeena, okerrena,

izan zen bizi izana,

horrek axola balu bezala.

Bizi izana nerabe gaixo baten gisan,

behaztopatu eta erori, eta jakin ez.

Eta negar eta kexu,

eta gainontzeko guztia.

Eta uste

axola zuela.

Hauxe da Idea Vilariñoren poema bat, Garazi Arrulak euskaratua eta Poesia Kaiera bilduman agertzen dena. 1920.urtean jaio zen Uruguaiko hiriburuan, Montevideon. Aita poeta zuen, eta literatura sustapena etxean bertan izan zuen. Mario Benedetti eta Juan Carlos Onettirekin, besteak beste, batera 45ko taldeko kide izan zen. Literatur aldizkarian bultzatzen aritu zen, eta oso gaztetik hasi zen idazten. 25 urterekin kaleratu zuen bere lana, eta hortik gora hamaika poema liburu ditu. Itzulpenak ere egin zituen, beharbada ezagunena Shakespeare-en zenbait lanen itzulpena. Montevideon hil zen 88 urterekin.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *