El poema. Pako Aristi, vasco

Geure buruari amaigabe

kontatzen diogun

ipuin baten hitz-sorta

baino ez da

gure ondare guztia,

eta besteek esandakoarekin

osatzen ditugu atalak,

bizitzari zentzua

emango dion arao baten bila,

eta azken arnasaren

atarian ere

ingurukoak behartzen ditugu

jarraitzera, aurki gaitzaten

ahots multiplikatuetan,

edozer hobe

isiltasuna onartzea baino,

ozpin zaigu haren ezereza,

minsor eta antzu,

baina arrakasta duen ipuina

bakarra da,

isil ezinezko eztanda:

Bizitza isiltasun batetik

beste isiltasun batera doan

ufada bat baino ez dela,

gerra eta bakea

bereizten ez dituen

erosta trumoitsua.

Isiltasun amniotikoan egonak,

datorkigun mutualdirako

hitzez elikatu diren

ubarroiak, gu,

beti ur azala

bai ukitu,

ez ukitu,

paisaia ainubeak

argituko dituzten

hitzen esklabo.

Bidaiaren ondarea da poema honek duen izenburua. Susa Argitaletxeak kaleratu du eta egilea Pako Aristi da. 2016an Arrotz eta eder izenarekin kaleratutako poema liburuan dago. Euskal Literaturaren idazle interesgarrienetakoa da Urrestillakoa. Poesia, eleberria, biografiak, artikuluak eta saiakera idatzi izan du. Sari zenbait irabazitakoa da: esaterako, Rikardo Arregi.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *