El poema. Castillo Suárez, vasca.

Aitortzen ez ditudan gauza guztiekin

egin dut lo.

Iratze-sailak zeharkatu nahiko nituzke

ametsetan,

eta ni ere loratuko ez naizela esan

nire baitako gizonei.

Esporak utzi izaren artean

hatzak

nire sexuan sartzen dituzten bitartean.

Behar ditudala esan

lingua franca batean,

denek ulertzeko moduan.

Bezperako arropa jantzi.

Nagoen tokiaren

eta egon nahiko nukeenaren arteko distantzia da

bakardadea.

Hauxe da Castillo Suarezek idatzitako poema, Irautera izeneko liburu berrian agertzen dena. Altsasun jaio zen Suarez 1976an eta egun Arbizun bizi da. Esku artean dugun liburu hau eten luze baten ostean kaleratu du, izan ere, zazpi urte pasatu dira azken lana kaleratu zuenetik. Mugarri estaliak, Spam Poemak, edo 2012an kaleratutako Urtebetetze festa dira Castillo Suarezek plazaratutako liburuetako batzuk.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *