El poema. Castillo Suárez, vasca

Ez da komeni ez ankerregia ez argiegia izatea poema bat idazteko.

Autoa hartzea hurrengo egunean bizitza berri bat hasteko esperantzarekin.

Norbere buruaren beldur izatea,

edo, makurrago,

beste norbait ezin izatearena.

Zerua zeharkatzen duten hegazkinei begira geratzea.

Icebergen alde ezkutua begietan daramaten neskekin oheratzea.

Hitzen tiratzailea izan eta albo-kalteak sortzea.

Zauriak ixtea mina barrenean utzita.

Maite izan ditugunak orain zein lur ari ote diren zapaltzen galdetzea.

Sustrairik gabe errotzea.

Geuk jarritako tranpan harrapatuta sentitzea.

Ez idatzi poema bat ez baldin baduzu aldez aurretik beste liburu batean irakurri.

Hauxe da Castillo Suarez idazle altsasuarrak idatzitako Poetika poema, aurton kaleratu duen Irautera liburuan agertzen dena. Liburu bikaina, zazpi urte poesiarik kaleratu gabe egon ondoren kaleratutakoa. Minez, ezintasunez, edertasunez eta naturaz beteriko poema liburua da. Bere estiloari jarraiki, oso narratiboa, metaforez hornitua eta sakonera handikoak. 19 urte pasatu dira Mugarri estaliak liburua kaleratu zuenetik, eta harrezkero, poesia sorta ederrak utzi dizkigu: Bala husak, Spam poemak eta Urtebetetze festa. 2019an kaleratu duen poema liburu bikain hau bere iaiotasunaren adierazle da.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *