El poema. Beatriz Chivite, vasca

Ez dakit

olerki ironikorik

idazten.

Ez dakit

olerki erromantikorik

idazten.

Ez dakit

olerki postmodernorik

idazten.

Ez dakit

olerkiak idazten.

Errealitateak

bortitz

jotzen nauenean,

begiak ixten saiatzen naiz;

baina irekita

mantentzen ditut.

Gogor ikusitakoan,

mututzen naiz.

Zer esan nezake?

Zein hitz

izan daiteke

hainbeste samin

leuntzeko gai?

Argia?

Hauxe da Beatriz Chivite Ezkietak idatzitako Nola idatzi? poema. 2019ko udazkenean kaleratutako poema liburua da, Mugiatu izenekoa, Pamiela argitaletxearekin kaleratu du. Beatriz Chivite Iruñean jaio zen 1991an. Batxillergoa Italiako Duino herrian ikasi zuen, eta harrezkero, hamaika hiritan bizi izan da: Beijing, Venezia, Katmandu, Londres, Paris, Jakarta, Taipei, Londres eta Hong Kongen filosofia txinatarra eta artearen historia ikasketak egin ditu.  Bere lehenengo liburua 2017an kaleratu zuen Pekineko kea poema liburua izan zen. Zenbait literatur sari irabaziak ditu. Hau da bere lanik berriena.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *