El poema. John Berger, británico

Nire mahaian gutunak pilaturik

Guztiak ere erantzun gabeak

Zaharrena

Duela hiru urtekoa.

Arratsa batez erabaki dut haiei ekiteko sasoia etorri dela.

Ni baino lirikoagoak diren poeten gutunak

Gomendio eske,

Erakundeek gutunak ni gonbidatuz hitz egitera komuniakazioaz

Edo artearen erabileraz…

Aseguru etxe baten gutuna

Gogoraraziz nola ez nuen aintzat hartu

Hondamendi naturalen kontrako klausula osagarria,

Zorion postal bat.

Erantzun gabeko gutunen artean

Bi lagun minen gutun bana.

Izkribuak,

Bata lodia eta bestea mehea,

Ez dira entelegatzen errazak

Nahiz urteetan irrikaz irakurri ditudan adore bila.

Orain hilak dira biak

Eta haien azken gutunak

Meta batean galdurik daude:

Biek hil dute beren burua

Batak pistola batekin

Bestaek kanal batean.

Hauxe da John Berger idazle entzutetsuak idatzitako Esan gabea poema. Poesia Kaierak bilduman irakur liteke ha eta bere veste zenbait poema, denak, Iñigo Roke Eguzkitxak euskaratuak. John Berger 1926an Londresen jaioitako idazlea zen, 2017an hil egin zena. Ia poema libururik ez du, eta gehiago ezagutzen dugu narratiban idatzitako lanengatik, vaina hala ere, baditu gogoangarriak diren poema zenbait. Arte ikasketak egin zituen eta honek egin dum batez ere, ezagun. Bere poema batzuk euskaraz irakur ditzakegu, esan bezala, Susa argitaletxearen Poesia kaierak bilduman.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *