El poema. Jon Iñaki Lasa, vasco

Bizirik irautea izan da beti helburua

eta sufritu gabe hiltzea.

Ez da denbora gehiegirik eduki, egia esan, maitasun kontuetarako.

Musu, haurrei eman zaie, eta oso ttikiak izan direnean soilik.

Horrelaxe hazi dira belaunaldi batzuk gure herrian.

Inork gutxi ikusi ditu aiton-amonak elkarri musu ematen.

Luzaroan izan da baliokoa eta balekoa,

esan izan ez dena.

Limurkeria jolasak,

horixe izan dira: jolasak eta keriak.

“El amor no resiste” izan da esamoldea,

arau bihurtua gehienetan,

ez baita izan existentzia maitasunaren ezaugarria eta dohaina

etxe askotan.

Gure amak sekula ez zidan esan maite zaitut,

eta horren falta sentitu dut bizitza osoan.

Neure txikitxo, gaur egin dituzu 54 urte,

entzun: maite zaitut.

Eta amak betaurrekoak kendu ditu

zorion malkoak sikatzeko.

Hauxe da Jon Iñaki Lasak idatzitako poema. Pamiela argitaletxearekin kaleratu berri duen Pertsonaiak liburuan ageri den poema da, eta ez dauka izenbururik. Gernikan jaio zen 1963an Lasak hamar bat liburu ditu kaleratuak. 19 urte zituen bere lehenengo lana kaleratu zuenean Ustelarekin, Alizia eta biok. Komatxo artean literatur saioaren aurkezle izan zen, eta Kandela literatur taldearen sortzaile. Era askotako poemak eta narrazio ppoetikoak kaleratu ditu esku artean dugun liburuan, tartean, irakurri berri dugun poema.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *