El poema. Mari Luz Esteban, vasca

Zahartzeko modurik onena

Hirian bizitzea da

Kutsadurak izarrak estali arren

Zahartzeko modurik onena

Gazte nahi ez izatea da

Zahartzeko modurik onena

Nor bere aurkikuntzan tematzea da

Zahartzeko modurik onena

Kotxearen azken kolpea

Etxeko hormetako zartatua

Azalaren mailatua

Bizitzaren zimurra

Bere horretan zaindu eta

Behatoki bihurtzea da.

Hauxe da Mari Luz Estebanek idatzitako bigarren poema liburutik ateratako poema, Zahartzeko modurik onena du izena poemak eta Pamiela argitaletxeak kaleratu du. Mari Luz Esteban Burgosen jaio zen 1959an baina bizitza osoa eman du berton. Antropologoa da ikasketaz, EHUko irakaslea eta antropologia soziala eta medikuntza antropologian aditu da. Amaren heriotzak libreago egin ninduen poema liburu ederraren ostean hau du bigarrena, Andrezaharraren manifestua.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *