El poema. Hasier Larretxea, vasco

Hizkuntza arrotzek

Lotarako kulunkatu gaitzaten baino ez dugu nahi.

 

Goizalderaino alfabetoak hustu

Eta sinbolo berrien inizialen emergentziarekin

Isilpeko marmarrean maindireak brodatzea.

 

Bere ukipenaren lautasunean

Ernatu berria zen mundua usaindu nahi genuen,

Amapola hegatsen fragantzia

Bonbardaketarik ezagutuko ez duten belaunaldi berrien

Gaueroko desasosegua bestelakoa izanen delakoan.

 

Suntsiketaren aiztoak errepikatzen diren

Ordularien zehaztasun berarekin

Ebakiko dute altxatutako betazalen argia.

Lurraren beleek ez dute esperantzarik xerkatzen.

 

Hizkuntzaren elerik gabeko gubidagabetasuna

Betikoratzen lagunduko gaituen salbamendu-txalupa da.

 

Hauxe da Hasier Larretxeak idatziko poema, Pamielak kaleratutako Batzuen ametsak bertzeen zelai zulatuak dira liburuan agertzen dena. Larretxea Baztango Arraiotz herrian jaio zen 1982 baina badira urte batzuk Madrilen bizi dela. Poema liburu sorta bat kaleratua du. Gurasoekin batera poesia eta herri kirolak uztartzen dituen performance-a egin du, eta hara eta hona ibili da horrekin. Hauxe da, momentuz, kaleratu duen azken poema liburua.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *