Bost egunez egin du euria
goiti-behiti
putzu biribil bat da mundua
eguzkirik gabeko ura
non uharte txikitxoak
hasi berriak moldatzen.
Mutiko gazte bat
nire lorategian
ura ari da bere lore-sailetik
zergatik? galdetuta esan dit
eguzkia ezagutzen ez duten hazi gazteak
ahaztu
Eta aise itotzen direla.
Hauxe da Audre Lorde idazle estatubatuarraren poema bat, Poesia Kaierak sailean aurki zenezakeena Danel Sarriugartek euskaratua. Ez da orain arte oso ezaguna izan, baina azken boladaotan kaleratutako zenbait antologiatan aurki zenezake bere poemarik. Idazlea, emakumea, beltza eta lesbiana izateak baldintzatu zuen bere bizitza eta bere literatura ere bai. Garai hartan eskandaluzkoak baziren ere gero eta maitatuagoak dira bere poemak.
Goizalde Landabaso