El poema. Harkaitz Cano, vasco

Jende honek guztiak, non aurkitzen du intentsitatea?

Begien atzean bizi den

Eta negargura izan gabe haren antzekoa den

Bulkada horretaz ari naiz.

Non aurkitzen du?

Zaldi karreretan, futbol taldeetan, ezkontzak eta bataioak lotzen

dituen antzara-jokoaren dado ukaldietan, gaixotasun arin edo

larrien sendabide posible ala ezinezkoen kroniketan?

Bihotzeko aldizkarietako goi-arnaseko literaturak apaltzen die

barruko munstro samurra, irrika?

Ikusle izatearekin konformatzen direnez gero.

Noiz harrikatu eta non lurperatu zuen talibanki euren clown

tragiko bokazio benetakoa?

Gehiegi sofritu ez eta albo-kalte sotilak izatea zoriontzat sinatu

zuten aukera-aukerako eguna, izan ote nuen nik ere?

Non sinatu behar nuen?

Zer eragotzi zidan gauzen eta egunen mekanika onuragarria onartzea?

Hau da Harkaitz Canok idatzitako Jendarteko poema, Gente que trabaja en los tejados poema bilduman agertutakoa. Poemen hautaketa Francisco Irazokik egin du eta idazlaeak berak egin ditu espainierazko itzulpenak. Gente entre gente izena eman dio poema honi Harkaitz Canok. Argitaletxea Fundación Ortega Muñoz izan da, eta bertan ageri dira Harkaitz Canok idatzitako poema guztien hautaketa bat, sasoi ezberdinetakoak dira, eta hortaz, bere garai guztietako ahotsak aurki zenitzake poema liburu honetan.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *