Urte haietan, jendeak esango duenez, ahaztu zitzaigun
gu-ren esanahia, zuek-ena
ikusi genuen geure burua
ni-ra murriztua
eta dena bihurtu zen
zozo, ironiko, terrible:
bizimodu pertsonal baten bila genbiltzan
eta ez, ezin genuen jasan
bizimodu harexen lekuko izatea besterik
Baina historiaren txoritzar ilunak karrankaz murgildu ziren
gure eguraldi pertsonalean
Beste norabait zihoazen baina haien moko-hegalak
itsasertzetik etorri ziren, behe-lainotan barna
gu geunden lekuraino, esanez ni
Hauxe da Adrienne Rich-ek idatzitako poema eta Maialen Berasategik euskaratu duena Poesia Kaierak bildumaren barruan. 1929an jaio zen Estatu Batuetako Maryland hirian, eta 2012an hil zen Estatu Batuetan bertan. Oso idazle garrantzitsua da XX.mendean idatzitako ingelesezko literaturan. Aktibista, feminista eta saiakeragile ere izan zen poeta izateaz gain. Dozenatik gora poema liburu idatzi zituen.
Goizalde Landabaso