El poema. Jose Luis Otamendi, vasco

Berrasmatutako egun haietara,

argi epeleko orduetara

jaio nahi nuke berriz,

orri pasa lasaian

galdutako usainak eta akitutako ferekak

zaratarik gabe berritu geure artean.

 

Ezinaren aurrean jaiki

eta minutu eramangarriak

txirikordatu nahi ditut

bizi ez direnen gomutaz

bizi direnentzat…

Segundo ederren itxaropena

elikatzen ari naizela uste dut

zure bila nabilenean

 

Eta oherakoan

zuk erakutsi bezala gauero ixten ditut paradisuko ateak.

Hauxe da Jose Luis Otamendiren Ama poema, Disoluzio agiriak izena daraman poema liburuan agertutakoa. Kaleratu berria da liburua, Susa argitaletxearen eskutik. Beste behin ere poesiara jo du Otamendik, egun dagoen poeta interesgarrienetakoa. 1959an jaio zen Azpeitian, eta 1980an Ustelarekin kaleratutako lehenengo poema-liburutik hamaika plazaratu ditu. Zainetan murrailak, Nakarrik bahago neguan, Lur bat zure minari edota Kapital publikoa 2014an. Hauxe da kaleratu berri duen lana, Disoluzio agiriak.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *