El poema. Miren Agur Meabe, vasca

Nire neure etxea txeraz zainduko dut.

Arratoien,

Hautsaren,

Banpiroen kontra zainduko dut.

Beharko ditut pozoia,

Trapuak, taketak;

Beharko ditut umorea,

Kontzientzia, irudimena.

Baina nire neure etxea erne zainduko dut.

Izerdituko naiz,

Aldatuko da herria,

Ahaztuko zait helbidea,

Baina nire neure etxeak

Beti iraungo du

Argi, zabal, garbi.

Hauxe da Miren Agur Meabek idatzitako poema, Nire neure etxea du izena, eta Gabriel Arestiren Nire aitaren etxea gogorarazten digu, bai bere estrukturagaitik, baita bere izpirituagatik ere. Begiak zerumugan izena du liburuak eta Ane Pikazaren ilustrazio ederrekin onduta dago. Elkar argitaletxeak kaleratu du. Bidaia proposamena da poema hauen bidez egileak egiten duena, bidaia iraganera, bidaia norberaren espazioetara, norberaren munduetara. Eta esan behar da bidaia oniriko honetan Ane Pikazaren ilustrazioak bikain egokitzen direla egilearen asmoetara.

Miren Agur Meabe Lekeitioko idazlea da, 1962an jaiotakoa, eta bide luzea urratua du literatura munduan. Genero ezberdineko lanak idatziak ditu eta sari mordotxoa irabazi du bere lanekin, tartean Euskadi Saria.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *