El poema. Adrienne Rich, estadounidense

Urte haietan, jendeak esango duenez, ahaztu zitzaigun

gu-ren esanahia, zuek-ena

ikusi genuen geure burua

ni-ra murriztua

eta dena bihurtu zen

zozo, ironiko, terrible:

bizimodu pertsonal baten bila genbiltzan

eta ez, ezin genuen jasan

bizimodu harexen lekuko izatea besterik

 

Baina historiaren txoritzar ilunak karrankaz murgildu ziren

gure eguraldi pertsonalean

Beste norabait zihoazen baina haien moko-hegalak

itsasertzetik etorri ziren, behe-lainotan barna

gu geunden lekuraino, esanez ni

Hauxe da Adrienne Rich idazleak egindako poema bat, Poesia kaierak bilduman ageri dena. Adrienne Rich Ameriketako Estatu Batuetako Baltimore hirian jaio zen 1929an. Unibertsitatean zegoela hasi zen idazten zituen lanengatik sariak irabazten eta esan genezake konstante bat izan zela bere bizitzan; alegia, bere lan ederrak sarituak izan zirela era batera eta bestera. Feminista, aktibista, mugimendu askotan murgilduta bizi izan zen, eta bere literaturaren talatik ere defendatu zituen berak sinesten zituenak. Maialen Berasategi itzultzailea izan da, Txalaparta argitaletxearentzat ere itzuli zituen Rich-en lan batzuk, eta Kaierarako egindako bilduma honetan ageri da berak egindako sailkapena.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *