El poema. Oihane Zuberoa Garmendia, vasca

Angurriak, basaranak,

murtxikak, granadak;

azal leunekoak,

tolesturabakoak.

 

Angurriak, basaranak,

murtxikak, granadak;

gorputz betekoak,

haragi sendokoak.

 

Horrelakoak dira

ertzik ezagutzen ez duten

desiraz puztutako

fruta anoak.

 

Eta horrexegatik ez dituzte maite

gertu dutenek zahartzaroa,

haien presentziak

lauskitzen dielako

itzul ezinezko gaztaro naroa.

Hauxe da Oihane Zuberoa Garmendia Glariak idatzitako poema. Itzul ezinezko gaztaroa izena eman dio, eta bere lehenengo poema liburuan dago, Denon Artean argitaletxearekin kaleratu duen Bidaia (h)ariketak poema liburuan. Liburu honekin irabazi zuen Iruña Hiria 5.Nazioarteko Poesia Sariketa. Epaimahaikideek emandako epaian esan dute bere maila linguistikoa nabarmentzekoa dela, freskoa dela poema bilduma, baina aldi berean aberastua Grezia klasikoari egindako erreferentziekin.  Oihane Zuberoa Garmendia Erronkarin jaio zen 1993an. Filosofia gradua ikasi zuen Donostian, eta Giza Zientzietako masterra Bartzelonan. Eta gaur egun Filosofiako irakasle da Bigarren  Hezkuntzan.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *