Categories: euskadipoesía

El poema. Itxaro Borda, vasca

Denbora itxeskatzen doa pentsamenduaren isurian

hausturak eraginez;

Argiaren ikarak baselizaren itzala hazten du

eta instantean hustasun betea altxatzen da

muga baten gisa gure aitzinean.

Oinarrizko hitzak kulunkatzen dira denboraren altzoan,

Argiñetan.

Galtzearen armarriak zizelkatzen ditugu

etxeetako atarietan,

bat batean eratorri

eta aurkitze,

Argiñetan.

Maitasuna ere aldatzen doa

denboraren besarte zilarretan,

bukatzen denean berriz non hasten den ez dakigula,

Argiñetan,

agian.

Hauxe da Itxaro Bordak idatzitako poemetako bat, eta Balea Zuria argitaletxeak kaleratutako Abaro lanean aurki genezake. 1959an Baionan jaiotako Itxaro Borda poesiara itzuli da. Egia esan, sekula ez da poesiatik joan, baina bere idatzietan bestelako genero literarioak tartekatzen ditu. Oraingoan, esan bezala, poesia. Poema intimoak ageri dira lan honetan zeinean denboraren joana nabarmenki azaltzen den. Denbora ez baita alferrik joaten, baita Itxaro Borda idazlearentzat ere. 30 bat poema dira Abaro honetan aurki genitzakeenak, guztiak liburuari emandako izenburuari men eginez.

Goizalde Landabaso

blogs eitb

Share
Published by
blogs eitb
Tags: el poema

Recent Posts

Y se acabó una época, pomperos y pomperas

Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…

3 años ago

El concurso de Pompas de Papel del 27 de junio de 2021

Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…

3 años ago

Bodeguilla y cierre

Pompas de Papel ha cerrado este fin de semana del 26 y 27 de junio…

3 años ago

Las sardineras de Gotzone Butron y Kike Infame

Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak  que edita la…

3 años ago

El poema. Nicanor Parra, chileno

Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…

3 años ago

Andri Snaer Magnason, salvando el mundo desde Islandia

Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…

3 años ago