El poema. Jon Gerediaga, vasco

Mututzen denean belarra

Eta,

Bizimin hutsez,

Mendi gailurreko pinu zorrotzek

Arratsaldeko azken argia urratzean,

Etxera itzuli nahi nuke,

Eta ez urrundu berriro inoiz ere,

Eta ez nozitu bakardaderik

Edo beldurrik berriro sekula,

Ezpada ni ere gauzekin batera

Isildu,

Etsi, eta astiro eraldatu,

Gorputza izan,

Gorputz gelditua

Argien eta itzalen atsedenerako.

Hauxe da Jon Gerediaga idazlearen poema bat, Pamiela argitaletxeak kaleratu duen Natura berriak liburuan agertzen dena. Poema bilduma honekin irabazi zuen Gerediagak Xabier Lete 5. Poesía Saria. Naturari eta naturatik emandako poema liburua da, atseden toki batetik egindakoa, pausaz, eta zelanbaiteko bakean. Jon Gerediaga Goitia Bilbon jaio zen 1970ean. Antropologoa da ikasketaz, eta irakaslea, lanbidez. Antzeriola Imajinario ekimeneko kide izan zen, antzerki testuak idatzi ditu, eta batik bat, poesia.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *