El poema. Oihana Arana, vasca

Tintazkoa naiz,

Hezur-haragizkoa ere bai.

Baina tintazkoagoa.

 

Ez dakit haragiari, negar egiten uzten.

Ez dakit haragiari, hezurrekin eusten.

 

Malkoen gaziak hezurrak zulatu zizkidan.

Malkoen beltzak haragiak marraztuko dizkit.

 

Tintazkoagoa naiz.

 

Ur gazia baino, nahiago dut

tinta isuri begi bietatik.

 

Gozagarriagoa zait

masaileko errekastoen marrazkiak ikustea.

 

Koadro abstraktu bat nahi du nire logelako paretak.

 Hauxe da Oihana Aranak idatzitako poema, Tintazkoagoa izena eman dio, eta Susa argitaletxearekin batera kaleratu berri duen Lazunak azkaletan liburuan ageri da. Malen Amenabarren ilustrazioa dakar azalak, eta sei kapitulutan barrena idazlearen bizitza, hausnarketak eta minak ezagutuko ditugu. 2001.urtean Eskoriatzan jaiotakoa da Oihana Arana, alegia, 21 urte egingo dituela aurton. Euskal literaturako labealdi berriaren adierazle bat da, eta bertsogintza munduan ere ibilia da, eta 2017 eta 2018. Urteetan Gipuzkoako eskolarteko txapelketako garaile izan zen. Hau da bere lehenengo poema liburua, baina 2020.urtean eleberria kaleratu zuen Portuak izenekoa.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *