El poema. Haizea Beruete Lopetegi, vasca

Eta joan zen hilbeheraren agonia.

Odoletan hil ninduen bere heriotzak

Ziklo berri baten jaiotzak;

Bestelako hasperen baten arnas-hotsak.

Izterretik behera eraman zituen odolak:

Nire sabelera zuzen zetozen

Milaka tonadun amorru-itsasontziak,

Ezerezaren lakuetatik edaten zuten erruak,

Eta arrainontzietan pozoin ziren

(auto)erruki dosiak.

Bost egun zikintzen

Garbitzen

Hiltzen

Biziberritzen.

Seigarren honetan nik beharko nuke

Mundua jan.

Eta ez, oraindik berak ni.

Zer ote…?

Hauxe da Haizea Beruete Lopetegik idatzitako poema, Izterretik behera trantsizioa eman dio izenburu, eta Huts bete hots izeneko liburuan ageri da. Taldeka egindako liburua da, testuak Haizea Beruete Lopetegirenak badira ere, baina irudiak eta diseinuan, Eguzki Donnellan-Armengod eta Laura Moscoso-Vila aritu dira. Identitatea eta etengabeko bilaketa baten ondorioa da liburu hau. Azal gogorra duena, Gasteizko udalaren laguntza izan duena, eta egia esan, oharkabean pasatu dena.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *