El poema. Maixa Zugasti, vasca

Maitasun gartsu baten hausbero naiz,

Maitasun istorio iruzurti baten hondar,

Irrikaturiko maitasun handi baten isilpeko,

Oroimen samindu.

Begiak betean egin nuen negar,

Gezurren minez kristal bihurtutako malkoz,

Debekatutako maitasunak isilarazitako malkoz,

Zuregatik,

Negar.

Suspertuko naiz.

Badakit.

Bostehun urte barru, hegaztia legez, suspertu,

Bostehun urte barru,

Ahanzturak eta maitasunak zauria orbaindurik, suspertu;

Orain, ordea, amets urrun bat besterik ez da dena.

Hauxe da Min Bizia izeneko poema. Egilea Maixa Zugasti da, eta Balea Zuria argitaletxearekin batera kaleratu du Hostoen hezurdura unatua liburua. Hiru ataletan egituratutako poema liburua idatzi du, kaleratu duen lehendabiziko liburua, poema-liburua. Maixa Zugasti 1973an jaio zen Tolosan. Hispaniar Filología ikasketak egin zituen eta irakaskuntzan jarduten du gaur egun. 2017an Irun Hiriko Literatura Saria irabazi zuen LAA eleberriarekin. Ipuin liburua ere kaleratuak ditu.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *