El poema. Amaia Iturbide, vasca

Aro eta belaunaldi guztiek

euren bihurgunea daramate.

Hori adierazten digu maskor petrifikatuak,

denboraren isiltasuna ponpatzen duenak.

 

Margolan batetik bezala azaleratutako

maskor petrifikatuak

hainbeste urtetan markoztutako bizitza

eusten jarraitzen du.

 

Bere burua deseskalatuz

iritsi da gaurdaino

(nahiz eta oraindik ez den ailegatu).

 

Bere barne-paisaia

Alboan eduki nahiko nuke beti,

Material iragazgaitz, kontrapisu eta

Ikerketa-lerro gisara eduki ere.

Hauxe da Amaia Iturbideren Paleontologia poema. Dagoeneko esku artean dugun 1961ean Bilbon jaiotako idazlearen berria: Isiltasunaren ildoetan. Erein argitaletxearekin egin du. Dozena bat liburu ditu kaleratuak, gehienek poesia dakarte. Idazle interesgarrienetakoa da Amaia Iturbide. 1986an kaleratu zuen bere lehenengo Eskaileraren bi aldetan, eta harrezkero poemak, ipuinak eta saiakera lan zenbait plazaratu ditu. Sariak ere irabaziak ditu, eta 2012.urtean euskararen alde egindako lanagatik Lauaxeta saria lortu zuen.

Goizalde Landabaso

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *