Archivo de la etiqueta: ezkontzak

Tatuaje batekin indartutako harremana

bradpittEzkondu aurretik, tatuaje bat egiteko asmoa dute Angelina Joliek eta Bad Pittek. Oraingoz ez dute urrats hori eman, baina badirudi dagoeneko diseinua hautatzen dabiltzala. Zalantzarik gabe, jarraitzaileen artean arrakasta izango duen diseinu bat izango da Joliek eta Pittek hautatutakoa.

Bikotearen hurbileko iturri baten esanetan, une honetan bizi duten momentua irudikatzen duen diseinu berezi bat aukeratu nahi du Brad Pittek, eta litekeena da biek gorputzeko leku berean egitea tatuajea. Horrekin elkarren arteko lotura indartzea dute helburu.

Betidanik izan dituzte gustuko tatuajeak, batak zein besteak. Dena den, aipatutako iturriaren arabera, nerabe plantak egiten dabil Brad Pitt. Izan ere, orain arte Angelina arduratzen zen diseinuak aukeratzeaz, baina orain bien artean dabiltza irudi aproposena bilatzen.

Gainera, ez omen dute komunikabideen aurrean tatuaje berri horri buruz hitz egiteko asmorik, bien arteko “sekretua” izango delako..

Zuen ustez gai izango dira sare sozialetan tatuajearen irudia ez zabaltzeko?