Archivo de la etiqueta: harremana

Leire Martinezek agur esan dio Antonio Velazquezi

Badirudi udaren etorrerak ez dakartzala albiste onak Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariarentzat. Izan ere, itxura guztien arabera, Antonio Velazquez aktorearekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki du. Gainera, abeslari donostiarrak hartu omen du erabakia, eta bikoteak Madrilen zuen etxetik joan da, maletak hartuta.

Hiru urte baino gehiago zeramatzaten elkarrekin, baina ez ziren oso garai zoriontsua igarotzen ari, azken hilabeteotan. Krisialdia ez da ongi bukatu, eta bakoitzak bere bideari ekitea erabaki du.

Leire Martinezek eman omen du behin betiko urratsa. Hori dela eta, Antonio Velazquez oso triste dagoela jakinarazi dute zenbait hedabidek. Beraz, Granadara bidaia egitea erabaki du aktoreak, familia eta lagunekin atsekabeari aurre egiteko.

La Oreja de Van Gogh-eko kantaria, bestalde, etxe bila hasi da Madrilen, garai berri hau martxan jartzeko. Argi dago, hortaz, ez duela atzera egingo.

leiremartinez-antoniovelazquez

Robert Pattinson eta Katy Perry, lagun minak baino gehiago?

Badirudi Kristen Stewart eta Robert Pattinson Twilight sagako aktoreek bertan behera utzi dutela elkarrekin zuten maitasun harremana. Ez da lehen aldia, baina, oraingoan, behin betiko erabakia omen da.

Hedabide askok eman dute albistearen berri. Antza denez, Pattinsonek etxetik alde egin du, bikotekidearekin zuen konfiantza erabat galdu eta gero. Izan ere, maitale ohiari mezuak bidaltzen harrapatu du Kristen Stewart. Ez dago, hortaz, atzera bueltarik!

Erabakiak eragindako saminari eta tristurari aurre egiteko, Katy Perry lagun minarengana jo du aktoreak, laguntza eske. Elkarrekin ikusi dituzte zenbait kazetarik, eta oso maitekor, gainera, Santa Barbara inguruan. Hori dela eta, lagun minak baino zerbait gehiago ez ote diren diote askok, azkenaldian. Bikote berria ote dago martxan? Adi egongo gara, Gaztean, azken ordukoen berri emateko!

katy-perry-pattinson