Archivo de la etiqueta: La Oreja de Van Gogh

Leire Martinezek agur esan dio Antonio Velazquezi

Badirudi udaren etorrerak ez dakartzala albiste onak Leire Martinez La Oreja de Van Gogh taldeko abeslariarentzat. Izan ere, itxura guztien arabera, Antonio Velazquez aktorearekin zuen harremana bertan behera uztea erabaki du. Gainera, abeslari donostiarrak hartu omen du erabakia, eta bikoteak Madrilen zuen etxetik joan da, maletak hartuta.

Hiru urte baino gehiago zeramatzaten elkarrekin, baina ez ziren oso garai zoriontsua igarotzen ari, azken hilabeteotan. Krisialdia ez da ongi bukatu, eta bakoitzak bere bideari ekitea erabaki du.

Leire Martinezek eman omen du behin betiko urratsa. Hori dela eta, Antonio Velazquez oso triste dagoela jakinarazi dute zenbait hedabidek. Beraz, Granadara bidaia egitea erabaki du aktoreak, familia eta lagunekin atsekabeari aurre egiteko.

La Oreja de Van Gogh-eko kantaria, bestalde, etxe bila hasi da Madrilen, garai berri hau martxan jartzeko. Argi dago, hortaz, ez duela atzera egingo.

leiremartinez-antoniovelazquez