ESKOLAKO AGENDA 21-2015-2016: Eskolen arteko foroa (II)

Eskolako Agenda 21: Eskolen arteko foroa. 2015-2016: Mugikortasun jasangarria klima aldaketa  ekiditeko. 

Egileak: Garazi Iriondo eta Jon Fernández, Euskadiko Stop Accidentes-eko teknikariak.

Hona hemen eskolen arteko foro guztietan jarraitu dugun dinamika:

Eskolen arteko foroa 3 zati nagusitan banatu izan da:

1-Talde-presioa aztertzen

2- Proposamenak lantzen

3- Mugikortasun Seguruaren konpetentzien jolasa

1-Talde-presioa aztertzen

Talde-presioak nola funtzionatzen duen ondo ulertzeko, teknikariekin honako esperimentu hau egin dugu:

Guztiok elkartu gara eta teknikariak hitz egiten hasi dira:  “ongi etorri eskolen arteko forora…” Momentu horretan fitxa batzuk bete behar genituela esan digute eta teknikari batek gutako 2 taldetik atera ditu. Bitartean, beste teknikariak marradun kartulina bat erakutsi digu: kartulina horretan kolore eta tamaina desberdineko 4 marra agertzen ziren; nahiz eta 4. marra luzeena izan, guk lehenengoa  luzeena zela esan behar izan dugu.

Taldekideak bueltatzerakoan, teknikariek, ondo ikusten ote dugun aitzakia erabilita, galdera bota digute:

zein da marra luzeena?

Guztiok lehenengo marra aukeratu dugu, baita ezer ez zekiten ikaskideek ere.

Teknikariek gertatutakoaren azalpena eman digute, eta talde-presioa zergatik eta nola gertatzen den hobeto ulertzeko, kartulinen bidez istorio bat kontatu digute.

2-Proposamenak lantzen

Talde-presioa landu ondoren, ikastetxeka jarri gara, ikastetxe bakoitzak eraman nahi dituen proposamenak adosteko.

Proposamenak teknikariek ekarri dituzte (diagnostiko eta ebaluazio faseetatik ateratakoak) eta guk erabaki behar izan dugu zeintzuk diren  hiru garrantzitsuenak.

Erabakia hartzeko, berriro ere harritxoen sistema erabili dugu, baina kasu honetan ez ziren 4 proposamenak bozkatu behar, 3 baizik. Lehen, bigarren eta hirugarren postuak zehaztuz.

Erabaki ondoren, teknikariek antolatutako “proposamen eskeman” itsasi ditugu, beste ikastetxeetakoei arazoa zein den adieraziz eta egoera horrek behar duen irtenbidea azalduz.

3- Mugikortasun Seguruaren konpetentzien jolasa

Eskolen arteko foroa bukatzeko, Mugikortasun Seguruaren konpetentzien jolasean ibili gara:

Lurrean koloretako kartulinak jarri ditugu. Kartulina bakoitzean kolore baten izena idatzita egon da.

Adibidez: Kartulina gorria da baina “berdea” hitza dauka idatzita.

Kartulinak lurrean kokatu eta 2 zirkunferentzia handi sortu dira. Zirkunferentzia bakoitzaren barnealdean koloretako makiltxoak kokatu dira, zirkunferentzia txikiagoa eginez.

Musika entzun dugun bitartean, bi zirkunferentzien artean ibili behar izan dugu. Musika geratzerakoan, ezkerreko kartulina irakurri eta,  ahalik eta arinen, bertan idatzirik dagoen koloreko makila hartu behar izan dugu.

Ez da egon denontzako beste makila, hortaz, txanda bakoitzean pertsona bat kanpoan gelditu da.

Teknikariek, lehenengo txanda egin aurretik, landuko ditugun konpetentziak azaldu dizkigute, jolasarekin zerikusia duten adibideak emanez:

1-Arreta: Kontuan izan behar dugu kartulinetan ikusten dugun kolorea ez dela benetan guri interesatzen zaiguna.

2-Arriskuaren kontzientzia: Denok ibiliko gara korrika bakoitzaren makilaren bila.

3- Ingurunearen azterketa: Kolore bakoitza non dagoen gogoratzeak erantzun azkarra ematen lagunduko digu

4- Bideari lotutako estresa kontrolatzea: Makila bat arin hartzen ez badut, kanpoan gera naiteke.

5-Egokitzapena eta malgutasuna: Zenbat eta makila eta kartel gutxiago egon, orduan eta zuhurrago ibili beharko naiz.

Egileak: Garazi Iriondo eta Jon Fernández, Euskadiko Stop Accidentes-eko teknikariak.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Deja una respuesta

Confianza online