“Hator Hona” (Argentina) trukealdi proiekturako izena emateko epea zabalik

18 eta 30 urte bitarte badituzu, euskararen, euskal musikaren, euskal dantzaren eta euskal kulturaren ezagutzarik baduzu, eta datorren uztailean Argentinara etorri nahi baduzu, hauxe da zure aukera. Necochea Euskal Etxeko familiek, laugarren urtez jarraian, lau gazte hartzeari begira haien etxeak antolatu dituzte, eta janaria eta ostatua emateko egokitzapenak egin dituzte.

Etor zaitez gure euskal etxera ekintza horien inguruko zure esperientzia ezagutzera ematera eta gure zentroan partaide direnei klaseak eskaintzera. Ez da titulurik eskatuko, gazte elkarteetan esperientzia, ezagutzak eta erakustera etortzeko gogoa izango dira kontuan hartuak. Bidaia zuk ordaindu beharko duzu, beste guztia, guk emango dizugu.

Jar zaitez gurekin harremanetan, eta bidaiatzeko, ezagutzeko eta elkarbanatzeko aukera egokia den hau ez dezazula gal.

Informazio gehiago lortzeko  Euskadiko Gazteriaren Kontseilura jo dezakezu. Harremanetarako Pertsona: Naiara Carvajal – Nazioarteko Teknikaria; Telefonoa: 943 42 97 67(goizez) Faxa: 943 42 98 37; E-maila: nazioarteko@egk.org

Oharra: EGK-k proiektu honetan bitartekari lana baino ez du egingo, hau da, bidaiaren edo Necocheako ekintzen ardurarik ez du izango. Aukeraketa prozesuan, ordea, hartuko du parte.

IZENA EMATEKO EPEA APIRILAREN 18tik – APIRILAREN 27ra

Deja un comentario


A %d blogueros les gusta esto:

Confianza online