Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarra, 2007

Eusko Jaurlaritza, Euskal Gizataldeekiko Harremanetarako Zuzendaritzaren bidez, Euskal Gizataldeen IV Mundu Biltzarra ari da antolatzen. "Zubigintzan" izenburupean 2007ko uztailaren 9tik 13ra bitartean egingo den euskal diasporaren ordezkarien biltzar hori estreinakoz Bilbon izango da.

8/1994 Legean ezarritakoaren arabera, lau urtetik behin egingo da Biltzar hau, kanpoko euskal etxe eta gizataldeen eta euskal erakundeen arteko topa-gune izateko eta harremanak bultzatzeko. Bete-beteko biltzarkide legez, besteak beste, Euskal Etxeen Federazioa duten herrialde bakoitzeko hiruna kide, eta Federaziorik gabeko herrialde bakoitzeko beste hiruna kide bertaratuko dira.

Orain arte, hiru Biltzar ospatu dira. IV Biltzarra "Zubigintzan" lemapean burutuko da eta gizabanakoen, elkarteen, enpresen eta gobernuen arteko komunikazio era berriak irekitzeko eta bultzatzeko xedea izango du, beti ere Euskal Herriaren eta bere diasporaren arteko lotura sendotu eta batetik besterako bidea gerturatuko duten norabide askotako zubiak eraikiaz.

Biltzarrean zehar sortzen diren eztabaida eta gogoeta guztiak ondorioen agiri batean jasoko dira. Agiri hori Euskal Gizataldeen Aholku Batzordeari helaraziko zaio, 2008-2011 epealdirako egin prestatu behar duen Erakundeen Jarduerarako Lau Urterako Planean jaso ahal izan dadin.

Informazio gehiago lortzeko klikatu hemen.

Deja un comentario


A %d blogueros les gusta esto:

Confianza online