Euskal Herria-Danimarka, asteburuko hitzordu nagusiena

2008-2009 denboraldiari hasiera emango zaio sasoiko lehen lau hitzorduekin.

Euskal Herria eta Danimarka waterpoloko III. Galdakaoko Udala-BBK Nazioarteko Txapelketa jokatuko dute larunbatean hitzordu bikoitzarekin. Lehenengo saioa eguerdiko 12:00etan izango da eta bigarrena, arratsaldeko 19:00etan.

Aurrez aurre, Euskal Herriko eta Danimarkako selekzioak. Euskaldunek bere agerraldiak sendotu nahi dituzte eta leku bila dira europar selekzioen artean.

Bere aurkaria, Danimarkako selekzioa, ospe handirik ez daukan taldea, baina euskal selekzioaren maila neurtzeko balio izango duena. Euskaldunen deialdia WP Navarrako (Ohorezko Maila) eta Askartzako (Lehen Maila) jokalariek osatzen dute batik bat.

Waterpolo Navarra eta Askartza, jendaurrera

Waterpolo Navarra eta Askartza taldeek ere partidak dituzte asteburu honetan. Katalunian zehar lehengo asteburuan egindako egonaldien ostean, bi taldeak Danimarkako Selekzioaren aurka arituko dira urrian hasiko diren liga nazionalak prestatu bidean.

Waterpolo Navarrak Galdakaon jokatuko du Dinamarkaren aurka ostiralean 20:30etan. Manel Silvestreren jokalarien prestaketa jarraitzeko aukera Nafarroako waterpoloa Ohorezko Mailara itzuliko den denboraldi honetan.

Igandean, 10:00etatik aurrera Askartzaren txanda izango da. Leioaztarrek ere daniarren bisita aprobetxatuko dute euren aurka lehiatzeko. Partida Askartzako igerilekuan izango da eta bertan Askartzaren fitxaketa berria, Elkin atezain kolonbiarra, arituko da.

Leer en castellano

1 Comment on Euskal Herria-Danimarka, asteburuko hitzordu nagusiena

  1. 12:00: EUSKAL HERRIA 16 – DANIMARKA 8.

    Partida ona jokatu dute euskaldunek eta Danimarkako Selekzioa aise gainditu dute lehen laurdenean lortutako bost goleko aldeari eutsiz partida guztian zehar.

    Arratsaldean, 19:00etan bigarren partida…

    GERO ARTE!

    Kamisetak zozketatuko dira!

Los comentarios están cerrados.

Confianza online