Algortako Portu Zaharreko uretan waterpolo partidak jokatuko dituzte larunbatean

Getxo Igeriketa Waterpolok eta Sestao Igeriketa Taldeak waterpolo partida batzuk jokatuko dituzte itsasoan larunbat honetan, uztailak 12, Algortako Portu Zaharrean. Erakustaldia 16:00etatik aurrera izango da, udal iturriek jakinarazi dutenez. “Getxoko uretan estreinakoz antolatuko den ekimen honekin, bertako klubak, alde batetik, modalitate hori herritarrei hurbildu nahi die, eta bestetik, kirol horrentzat ez ohikoa den ingurune batean Getxo 2014ko Europako Kirol Hiri izendatu izana ospatu”, azaldu dute agintari getxoztarrek. / © Getxoko Udala.

http://ketari.nirudia.com/

Confianza online