X

Euskaraz lehenengoa, nola ez Euskarabilaren eskutik

Egunon Basauri !

Iñakiri esker (El Social egunkarikoa, bai) hauxe da euskaraz Basauriko blog honetan idatzi dudan lehendabiziko post-a. Ia hemendik aurrera gehixeago egiten dudan zuei esker 😉

Iñakik esteka hau utzi du, baina badaezpada ere oso osorik jarriko dizuet testua:

Urriaren 25erako mendi-ibilbidea antolatu du Basauriko Euskarabila Elkarteak, Bilboko 3 euskara elkartek (Berbaizu, Asapala eta Lizardi) eta Txorierriko beste 3k (Tximintx, Lagatzu eta Zorrizketan).

Asmoa da Bilbon hasi, Artxandan gora joan eta Burdinazko Gerrikoan zehar bisita gidatu bat egitea historialari edo Gerrikoaren inguruan zeresana duten norbaitzuen azalpenak jasoz. Linterna eramatea komeni da.

Gero Txorierrira jaitsi eta Zamudion bukatu, bazkaldu (Zortzi jatetxea) eta ondoren Joseba Tapiaren kontzertua entzun (“Agur Intxorta Maite”ko kantak joko ditu). Bazkaria “babarrunkada” izango da (indabak, aza, entsalda, edariak eta postrea) eta 20 eurotan jarriko dugu. Bazkarirako ordua (inork zuzenean bertara joan nahi badu) 2:30 – 3:00etan.

Azkenik, aipatu ere Zamudiotik Bilbora edo Basaurira bueltatu behar dugunok Euskotren daukagula Zamudion bertan, jatetxetik 500 bat metrora. Begiratuko ditugu igandetako ordutegiak, jendearen esku jarri ahal izateko.Ongi etorriak izango zarete egun horretan, bai mendi-irteeran bai bazkarian. Izen ematea:

EUSKARABILA Basauriko Euskaldunon Elkartea
Leon 3. Basauri (48970). Bizkaia. Telefonoa: 94 440 90 16. e-posta: euskarabila@topagunea.com

Ondo pasa guztioi, eta Facebookeko taldean zuen bizipenaren berri emanez gero, blogean beste post bat idazteko aukera emango didazue.

Lontzo Sainz:

View Comments (0)

Related Post