X

Basaurin Be Bagara jaia: denok Solobarriara abenduaren 2an!

Basauriarra zara eta gure herrian euskaraz bizi nahi duzu? Bueno, ba orduan hau interesatuko zaizu: jai handia ari dira prestatzen gurean abenduaren hasierarako, Basaurin Be Bagara izenekoa. Pentsatu dugu blog honetan tarte bat zabaldu behar geniola, itxura ezin hobea du eta; hortaz, hemen duzue, agenda behar bezala prestatu ahal izateko…

Basaurin Be Bagara jaia: zer den, noiz eta non ospatuko dugun eta zer egingo dugun bertan

Zer da Basaurin Be Bagara jaia? Hara, ba oso erraza: Basauriko euskaldunontzako topagune bat, egun batez behintzat herriko euskaldun guztiok baturik eta elkarrekin egoteko eta gozatzeko aukera bat. 12 orduz etengabe jardungo dugu euskaraz, hori da erronka. Euskarabila elkarteak bildutako hainbat euskaltzalerengandik sortua da, baina elkarte, erakunde eta lagun asko daude une honetan antolakuntzan, beherago baieztatuko dugunez.

Noiz eta non ospatuko dugu jai hau? Abenduaren 2an egingo dugu (igandea da), Solobarria plazan. 8:00etan hasiko da eta 20:00etara arte ez da amaituko. Goian aipatu dugu, 12 orduko iraupena izango du Basaurin Be Bagarak. Gogoratu biharamunean, abenduaren 3an, Euskararen Nazioarteko Eguna dela.

Zer egingo dugu bertan? Ba denetarik, egia esan. Mota ia guztietako jardueretan hartuko dugu parte, nahi izanez gero: kirol jarduerak (spinninga, mendiarekin erlazionatutako ekitaldiak, defentsa pertsonala, taekwondoa, esku pilota tailerra…), musika eta dantza (trikitilariak, txalapartariak, abeslariak, dantzariak, dantza lehiaketa, funky-a, erromeria, flash mob bat…), komikilariak, ikus-entzunezkoak, liburu trukeak, jan-edana…

Hori bai, egitaraua ez dago itxita: izan ere, ideiaren bat baduzu eta Basaurin Be Bagara jaian abian jarri nahi baduzu, euskarabila@topagunea.com helbidera idaztea besterik ez duzu. Zuk proposatu, eta haiek hitz egingo dute zurekin.

Esan behar dugu jarduera batzuk prestatuta daudela, dagoeneko. Ikusiko ditugu batzuk, jarraian:

“Neu be banaz, eta zu?” bideoa prestatzen ari dira. Hor, hainbat euskaldunek jaiarekiko euren atxikimendua erakutsiko dute. Argazkiak ere ari dira biltzen; beraz, animatzen bazara, Basaurin Be Bagara-ren logoa hartu ahal duzu, argazkia atera ahal duzu, eta bidali bideoa prestatzen ari diren neska-mutilei. Hemen dago aurrerapen bat:

Flash mob bat prestatu du Antzart taldeak. Abenduaren 2an estreinatuko dute, jakina, baina entsegu orokor bat ere izango dugu, lasai!! 🙂 Hemen dituzu horretarako jarraibideak:

-Egunerako kanta berezi bat ere prestatu dute; Maria Apellanizek Basaurik Facebooken duen orrian partekatu du, begira:

Dantza lehiaketa eta erakustaldia ere egongo dira, Biarte Dantza Eskolaren eskutik. Lehiaketa abenduaren 1ean egingo dute, Ibaiganen, eta erakustaldia Basaurin Be Bagara jaian, Solobarrian. 9 urte baino gehiago badituzu eta Basaurikoa bazara ez duzu aitzakiarik, parte hartu ahal duzu. Azaroaren 15era arte egongo da zabalik izena emateko epea. Hemen dituzu lehiaketaren oinarriak.

“Baietz 8 orduz ordu erdiro talde batek korrika saioa egin” erronka Artunduaga Atletismo Taldeko jendeak luzatuko digu abenduaren 2an. 12:00etan hasiko da, eta 20:00etara arte iraunduko du. 30 minutuko 16 korrikaldi egongo dira, Solobarria plazatik abiatu eta Solobarria plazan bertan amaituko direnak; talde bakoitzak letra bat eramango du (12:00etakoek, “B”a; 12:30ekoek, “A”; 13:00etakoek, “U” hizkia…) eta amaitutakoan panel batean utziko du. Hortaz, 20:00etan, “BASAURIN BE BAGARA” irakurri ahal izango dugu.

Jalaren webgunean (hemen) eta ospakizunak Facebooken duen orrialdean (honetan) informazio zabalagoa duzue, inolako xehetasunik ez galtzeko.

Bueno, zer deritzozue? Solobarria plazan elkartuko gara, hori seguru, ez? Anima zaitezte!! Eskerrik asko! :-).

Jesus Elordui:
Related Post