X

Basaurin Be Bagara 2013: prest al zaudete euskararen jairako?

Abenduaren 3an da Euskararen Nazioarteko Eguna, baina, Basaurin aurreratu egingo ditugu euskararen jaiaren aldeko ospakizunak. Igande honetan bertan, abenduaren 1ean, Basaurin Be Bagara 2013 jaia ospatuko dugu. Kolorez beteko dugu Basauri hirigunea baita auzoak ere, euskararen alde. Malmasinera igotzea bakarrik faltako zaigu! 🙂

Basaurin Be Bagara

Basauriko euskaltzale eta euskaldunak 365 egunez euskaraz bizi garela, edozein momentutan eta edozein auzotik, da aurtengo aldarrikapen nagusia. Gure ohiua herriko txoko guztietan entzuteko, antolatzaileek ekintza ugari antolatu dituzte Basaurin Be Bagara jaiaren bigarren edizio honetarako. Ez dakizuela zer egongo den Basaurin egunotan? Lasai, blog honetara guzti guztia ekarri dugu eta. Itzel pasatuko dugu!

Sei kalejira koloretsu auzoetatik Solobarria plazaraino

Basaurin Be Bagara jaia auzoetara zabaldu da aurten eta horretarako sei kalejira antolatu dituzte Basauriko auzoetatik Solobarria plazaraino, eta bertan elkartuko gara denok. Kalejira bakoitzak kolore bat izango du. Hemen duzue kalejira guztien ibilbide zehatza, beraz, adi egon eta hautatu hobekien datorkizun kolorea eta zuen balkoiak, lokalak, tabernak, dendak, etb. koloretsu apaindu:

Basaurin Be Bagara jaiaren ibilbidea

KALEJIRA BERDEA (San Migel)

Noiz eta non hasiko da? 11:00etan Hernan Cortés plazan

 Zein da ibilbidea? Hernan Cortes plaza-Lapurdi kalea-Ixatxak parkea-Elizondo kalea-Taberna Nagusia-Gernika kalea-Abaroa kalea-Kareaga Goikoa kalea-Segovia kalea-Luis Petralanda kalea-Nagusia kalea (kale honen zati bat KALEJIRA MOREArena ere bada)-Antonio Fernandez kalea-Solobarria

KALEJIRA ARROSA (Urbi)

Noiz eta non hasiko da? 11 :30etan : José Etxegarai eskolan

Zein da ibilbidea ? Jose Etxegarai-Agirre Lehendakaria kalea

KALEJIRA HORIA (Artunduaga)

Noiz eta non hasiko da? 11:30etan Artunduagako polikiroldegian

Zein da ibilbidea? Artunduaga Kiroldegia-Kantalazarra parkea

KALEJIRA ARROSA HORIA ELKARREKIN (Ariz eta Soloarte)

Noiz eta non hasiko da? Kalejira arrosa eta horia batzen direnean

Zein da ibilbidea? Arizko zubia-Arizko Dorretxea-Catalunya kalea- Galizia kalea-Doktor Fleming kalea-Soloarteko parkea-Soloarte kalea-Menendez y Pelaio kalea-Balendin Berriotxoa kalea-Resurreccion Mª Azkue kalea-Agirre Lehendakaria kalea (beherantz)-Bingen Anton Ferrero kalea-Nagusia kalea-Solobarria (metroaren sarreratik)

KALEJIRA MOREA (Basozelai)

Zein ordutan hasiko da? 11:30etan Basozelaiko Gizarte Etxean

Zein da ibilbidea? Basozelaiko Gizarte Etxea-Basozelai kalea-Udaletxea-Arizgoitiko plaza-Nagusia kalea (kale honen zati bat KALEJIRA BERDEArena ere bada)-Autonomia kalea-Begoñako Andra Mari kalea-Araba kalea-San Isidro plaza-Juan XXIII kalea (kale hau KALEJIRA LARANJArena ere bada)-Solobarria

KALEJIRA URDINA (Kalero)

Noiz eta non hasiko da? 11:00etan Kareagako Gizarte Etxean

Zein da ibilbidea? Kareaga Gizarte Etxea-Karmelo Torre kalea-Kareaga Goikoa kalea-Juan Ibargutxi kalea-Bidearte kalea-Foruak kalea-Agirre Lehendakaria kalea-Nafarroa kalea-Uribarri kalea (kale hau KALEJIRA LARANJArena ere bada, baina kontrako norabidean; LARANJAN hasieran eta URDINEAN amaieran)-Solobarria (Batzokitik)

KALEJIRA LARANJA (Pozokoetxe)

Noiz eta non hasiko da? 11:00etan Baskonia zubian

Zein da ibilbidea? Baskonia zubia-Matxitxako kalea-Bizkotxalde parkea-Uribarri kalea (beherantz)-Madril plaza-Arratia Ibarra kalea-Erronkari Ibarra kalea-San Biator kalea-Juan XXIII kalea (kale hau KALEJIRA MOREArena ere bada)-Solobarria

Nola animatuko ditugu kalejirak?

Antolatzaileek abesteko, dantzatzeko edo nahi ditugun ekintzak egiteko deialdia egin digute basauritar guztioi. Horretarako, abesti batzuen hitzak prestatu dituzte, horien artean Dingiliske Folk taldeak Basaurin Be Bagara jaiarako prestatu zuen abestia.

Euskarazko abestiak

Iganderako bereziki prestatutako abestia ikasteko ere karaoke bideo bat prestatu dute. Seguruenik oso erabilgarri izango zaizue askori:

Gainera, Solobarria plazan egingo den amaiera ekitaldian 2012an egindako flashmoba errepikatzeko gonbitea luzatu die basauritarrei! Ez duzuela gogoratzen? Lasai, Basaurin Be Bagara 2012ko dantzaren azalpen bideoa gogoratuko dugu, Antzart Dantza Taldearen eskutik:

Eta amaitzeko, animatzeko eta barreak egiteko bideo polit eta hunkigarri hau topatu dugu Basaurin Be Bagararen Facebookean: Kareagako ikastetxeko ikasleek egindako flashmobaren entsegua. Askorentzako guztiz erabilgarria. Begira zeinen ondo dantza egiten duten gure txikiek:

blogs eitb:
Related Post