X

Basaurin Be Bagara jai paregabeaz gozatuz

Deskantsatu al duzue Basaurin Be Bagara jaian izan genuen martxa eta gero? Egun ikaragarri koloretsua, jendetsua eta alaia izan genuen Basaurin. Nabarmentzekoa da Basaurin Euskararen Nazioarteko Eguna 2013 ospatzeko antolatu zituzten ekintzak, izan ere, 365 egunez euskaraz bizi nahi dugunaren aldarrikapenari bultzada handia eman genion igandean.

Euskararen Nazioarteko Eguna asteartean izan zen mundu osoan eta #mundiala izan zen. Guk aldarrikapen horri heldu nahi izan diogu, bai, badakigu egun batzuk pasatu direla baina euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko edozen momentua da egokia. Basaurin Be Bagararen Facebookean sartu gara igandeko errepasoa egiteko eta sorpresa galanta hartu dugu: argazki bilduma luzea aurkitu dugu! Batzuk bildu eta Basauriko blogean, zuekin, konpartitzea pentsatu dugu, gure bilduma koloretsua izateko.

Begira zelako giroa izan genuen!!!

Basauriko txikiak, gure etorkizuna
Edesakoek ere parte hartu zuten
Kalejira larrosa eta horia
Kalejira urdina eta Kaleroko sorgiña
Kalejira urdina
Karpa jendez gainezka
Kalejira laranja
Kalejira larrosa
Aupa kalejira horia!
Kalejira horia mendira ere igo zen
Kalejira morea
Kalejira berdea San Miguelen
Kaleroko auzokideek txalaparta jotzen
Aurkezlea
Kalejira berdea San Miguelen
Kalejira laranja

Ez bakarrik igandean, larunbatean dagoeneko Basauri kolorez jantzita zegoen: dendak, tabernak, balkoiak, etab. Denok euskararen alde.

Kakarraldo taberna
Sehaska umetxoen denda
Urduña taberna
America taberna
Ariz kopistegia
Arrate denda
Baskonia autoeskola
Baskonia Mendi Taldea
Blue´s taberna
Kaleron
Magic Taberna
San Migel
Basozelaiko Gizarte Etxean
Pozokoetxen
Pozokoetxen
Bizkotxalden
Basaurin kalejira morearekin bat
Kaleron

Basauriko ikastetxeetan, euskaltegian eta bestelako elkarteetan Basaurin Be Bagara jaiarekin bat egin zuten, aurreko egunetan eta euskararen aldeko jaiaren egunean ere. Gainera, batzuk kalejiretan parte hartu zuten.

Udal Euskaltegia
Haur Alaiak Gurasoen Elkartea
Basauri Koral Elkartea
Ikastolako haurrak
Ikastolako haurrak
Ikastolako haurrak
Ludotekako haurrak
Nagusia Gimnasioa
Probidentzia ikastetxea
Sofia Taramona ikastetxea
Txarraska Elkartea
Soloarte ikastetxea

Ikaragarrizko giroa izan genuen ezta?

blogs eitb:
Related Post