Basaurin Be Bagara jai paregabeaz gozatuz
Deskantsatu al duzue Basaurin Be Bagara jaian izan genuen martxa eta gero? Egun ikaragarri koloretsua, jendetsua eta alaia izan genuen Basaurin. Nabarmentzekoa da Basaurin Euskararen Nazioarteko Eguna 2013 ospatzeko antolatu zituzten ekintzak, izan ere, 365 egunez euskaraz bizi nahi dugunaren aldarrikapenari bultzada handia eman genion igandean.
Euskararen Nazioarteko Eguna asteartean izan zen mundu osoan eta #mundiala izan zen. Guk aldarrikapen horri heldu nahi izan diogu, bai, badakigu egun batzuk pasatu direla baina euskaraz hitz egiteko eta bizitzeko edozen momentua da egokia. Basaurin Be Bagararen Facebookean sartu gara igandeko errepasoa egiteko eta sorpresa galanta hartu dugu: argazki bilduma luzea aurkitu dugu! Batzuk bildu eta Basauriko blogean, zuekin, konpartitzea pentsatu dugu, gure bilduma koloretsua izateko.
Begira zelako giroa izan genuen!!!
Ez bakarrik igandean, larunbatean dagoeneko Basauri kolorez jantzita zegoen: dendak, tabernak, balkoiak, etab. Denok euskararen alde.
Basauriko ikastetxeetan, euskaltegian eta bestelako elkarteetan Basaurin Be Bagara jaiarekin bat egin zuten, aurreko egunetan eta euskararen aldeko jaiaren egunean ere. Gainera, batzuk kalejiretan parte hartu zuten.
Ikaragarrizko giroa izan genuen ezta?