X

Donostia eta donostiarrak hasi gara Korrika 2013rako prestatzen

    Categories: Cultura

Hasi da atzerako kontaketa. Martxoaren 14an abiatuko da Andoaindik Korrika 18 eta Euskal Herria zeharkatuko du beste behin Euskararen aldeko lasterketa erraldoiak. Donostiarrok! Ikasi al duzue dagoeneko Korrika 18ren kanta?  Eta prest al duzue Korrika 18ko materiala? Dagoeneko ezagutu dugu zein izango den 2013ko Korrikaren ibilbidea eta datorren martxoaren 23an helduko da Korrika 18 Donostiara, arratsaldeko 19:40an. Hortik aurrera jaia eta ekitaldiak izango dira nagusi Donostian.

Korrika Donostiako kaleetan zehar. Argazkia: Donostia Kultura

11 egunez gelditu gabe, Euskal Herria zeharkatuko du hamazortzigarrenez, Korrika 18k martxoaren 24an Baionara heldu arte, baina donostiarrok martxoaren 23an dugu hitzordua, musikak, koloreak eta euskarak hiria dantzan jarriko baitute. GORA KORRIKA! GORA DONOSTIA! 🙂

Donostia-San Sebastian:
Related Post