ESKOLAKO AGENDA 21-2015-2016: Mugikortasun jasangarria klima aldaketa ekiditeko (I)

Eskolako Agenda 21: 2015-2016 ikasturteko ekarpena: Mugikortasun jasangarria klima aldaketa  ekiditeko.

Egileak: Garazi Iriondo eta Jon Fernández, Euskadiko Stop Accidentes-eko teknikariak.

Ikasturte honetan, prebentzioan oinarritutako mugikortasun autonomoa eta arduratsua bultzatu nahi izan dugu. Helburua argi daukagu: Zero biktima!

Hona hemen eskola guztietan jarraitu dugun dinamika:

Eskolako Agenda 21ek bi alde izan ditu: teorikoa eta praktikoa. Beraien arteko elkarlana beharrezkoa denez prozesua ondo barneratzeko, 2ak lantzeko hainbat ekintza burutu ditugu, eta aurten landutako dinamikek bi atal nagusi izan dituzte: Diagnostiko-fasea (A- Saio Teorikoa  eta  B- Datu-bilketa) eta 2-Ebaluazio-fasea. Hona hemen lanaren deskribapen osoa: 

1- Diagnostiko-fasea: Diagnostiko-fasea bi atalez osaturiko ordu eta erdiko saioa izan da.

– A- Saio teorikoa (ordubete)

– B- Datu-bilketa (ordu erdi)

A-Saio teorikoa: Ordubeteko saioa izan da. Saio honen hasieran, ikasleok eskola-sarreran  dagoen egoerari buruz hitz egin dugu (10-15 minutu). Bakoitzak bere iritzia eman du eta gaiari buruz dugun balorazioa egin dugu.

Ondoren, Mugikortasun Segurua zer den galdetu digute eta, teknikarien laguntzaz, definizioa osatu dugu. Helburua hobeto ulertzeko, kontzeptu-eskema handi bat itsatsi dugu horman.  Eskema horretan  jorratu diren balioak hurrengoak dira:

Sin título

Bertan agertzen diren kontzeptu guztiak ondo ulertzeko eta bakoitzaren zentzu praktikoa barneratzeko, istorio bat kontatu digute (30 minutu). Istorioaren testuingurua hobeto irudikatzeko, begiak zarratzeko eskatu digute; horren ondoren, begiak zabaldu eta istoriorekin jarraitu dugu eskema gida moduan erabiliz. Kontzeptu garrantzitsuenak plastifikaturiko kartulinetan jaso dira eta teknikariek, istorioa kontatu duten heinean, hitzak eskeman kokatu dituzte.

Istorioa bukatu ondoren, teknikariek taldeak sortu dituzte eta horman itsatsitako eskemaren fotokopia banandu digute. Fotokopia horretan hutsuneak bete behar izan ditugu azaldutako kontzeptu bakoitza bere lekuan ondo jarriz. Horretarako, talde bakoitzak gure  istorioa asmatu behar izan dugu; era horretan eskema ondo ulertu dela ziurtatzen da. Taldeko kide batek taldeak sorturiko istorioa azaldu du besteen aurrean eta, teknikariek egin duten moduan, istorioa kontatu heinean, kontzeptuak itsatsi ditugu eskeman.


B-Datu-bilketa

Fase honetan ikasleok eskola-sarreran sortzen diren mugikortasun arazoak aztertu ditugu. Teknikariek behaketa orriak azaldu eta banandu dizkigute eta azkeneko 30minutuetan  informazioa jasotzeko erabili ditugu; zenbatek utzi dute kotxea lerro bikoitzean? zenbatek gurutzatu dute errepidea txarto ? zenbatek erabili dute bizikleta?…

Diagnostiko-fasea-Datu-bilketa behaketa saioan.

2-Ebaluazio-fasea

Teknikariek Diagnostikoan erabili diren behaketa orriez baliatuz, ikasleok jasotako arazoak aztertu eta izendatu dituzte ebaluazio -fase honetan erabili ahal izateko.

Saio hau ordubetekoa izan da eta bere helburua Diagnostiko-fasean hautemandako arazoen irtenbideak lantzea da. Horretarako, hurrengo dinamika erabili dugu:

Lehenengo eta behin, ikasgelako horman soka bat eskegi dugu eta hautemandako arazoen fotokopiak bertan zintzilikatu ditugu. Arazo bakoitza berrikusi dugu: zergatik agertu zitzaigun arazo hau?

Fotokopia bakoitzaren azpian plastikozko edalontzi bana jarri dugu. Klasea taldeka banatu dugu eta harri-koskor batzuk banatu dizkigute. (30 minutu)

Horren ondoren, talde bakoitzak arazo bakoitzari irtenbide bana proposatu diogu. (30 minutu)

Irtenbideak taldean adostu ondoren, soka zintzilikaturik dagoen tokira joan gara eta, arazo bakoitzean, irtenbidea zintzilikatu dugu.

Harri-koskorrak edalontzietan banandu behar izan ditugu, arazoaren garrantziaren arabera.  

Adibidez; 2. arazoa larriena iruditzen zaigu: 10 harri –koskor sartuko ditugu edalontzian

Harri-koskor guztiak banandu ondoren, arazo bakoitzak duen harri-koxkor kopuruari esker garrantzitsuenak zeintzuk diren ikusi ditugu.

Egileak: Garazi Iriondo eta Jon Fernández, Euskadiko Stop Accidentes-eko teknikariak.

Article written by

Please comment with your real name using good manners.

Deja una respuesta

Confianza online