Tras el rastro

COVID-19 pandemiaren bilakaerak ehiza praktika baldintzatuko du

Setter arrazako txakurra basoan.

Setter arrazako txakurra basoan.

COVID-19aren bilakaerak eragin zuzena izango du ehiza praktikan. Baliteke aurten edo datorren urtean txerto ala tratamendu eraginkor bat aurkitzea, baina ordura arte koronabirusak pertsona guztien bizitza, herrialdeen ekonomia eta beste hainbat arlo baldintzatuko ditu, denborarekin gaixotasuna berez desagertzen ez baldin bada behintzat.

Zentzu horretan, ehiza ez da salbuespen bat izango. Baliteke astebururo urruneko ehiza-barruti batera joateko aukerarik ez izatea, nonbaiten COVID-19a berriz zabaltzen baldin bada. Autoa edo hegazkina hartu beste probintzia, erkidego edo herrialde batera ehizan joateko orduan zailtasunak izan ditzakete ehiztariek koronabirusaren ondorioz.

Gauzak horrela, gertuko ehizak, garai bateko ehizak, ehiza zaharrak, irabazi dezake. Etxe ondoan osteratxoa egiteko aukera errazagoa izango dute beti ehiztariek, urrutira joan beharrean.

Ezinbestean COVID-19aren krisiak ehizaren negozioari kalte egingo dio, bidaia-agentziei eta airelineei bezalaxe, baina epe luzera zein laburrera animalia zinegetikoen onerako izan daiteke; izan ere, ehiztarien presioak behera egingo du toki askotan. Beste txoko batzuetan, aldiz, presioa areagotu daiteke.

Nolabait esateko, ehizaren ekonomia astinduko koronabirusak, baina betiko ehiztari apalak ez du aldaketa handirik sumatuko, etxe ondoan, mendian, basoan… harrapakinaren bila joateko aukera izango duelako, nahiz eta agintariek mugikortasunari oztopo handiak jarri.

Ehiza mundua oso anitza denez, batzuen kalterako izango dena, beste batzuen onerako izango da, eta koronabirusarekin berdina gertatuko da.

 

Deja un comentario

Tu dirección de correo electrónico no será publicada. Los campos obligatorios están marcados con *

Confianza online