Iñaki. Betaurrekoak daramatza Iñakik, baina ez du ikusten. Anteojuak borobilak dira eta aurrez-aurre begiratzerakoan begi erraldoiak dituela ematen du, baina denon neurri berbera dute bere begiek; ilusio optikoa baino ez da. Bere arazoa ez da bista txarra kontua, bere munduan barneraturik joan ohi da, eta ez du begiratzen. Hotz du gaur. Eskuen igurtzi ariketan igartzen zaio. Aurpegiko gorritasunean ere bai. Lepo batean zintzilik bizkar zorroa darama. Handiegia. Sakelekoa jakan darama. Diru zorroa praketan. Eta metroko txartela eskuan. Estetoskopioa baino ez darama bizkar zorroan; estetoskopioaren bakardadea. Narras egiten diote oinek; ibiltzeko bere era da. Agudo ibiltzen saiatzen da, baina gaur, sueten bat nahi du. Metroko sarrera aurrean gelditu da. Norabidea asmatu ezinik edo. Eskumara edo ezkerrera. Ezkerrera egin beharko luke, baina itsasoa eskumatara dago. Inoiz ez du piperrik egin, eta 211 gaixo ditu zain. Baina suetenerako behar gorria duelako eskumatara egin du.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…
View Comments