Taberna lepo dago. Zortzimilako bat baino zailagoa da barrara ailegatzea, eta hala ere, inork ez du etsitzen. “Kaña bat” esan du Marak. Eta lagunak ekin dio “igoerari”. Mara jende artean gelditu da, buruek uzten duten espazio tarteetan begiratzen du. Ez du ezer zehatzik bilatzen. Espazioaren nondik norakoa aztertzeko asmoa baino ez dago.
Paul-ek ez zuen tabernarako gogorik. Lagunek konbentzitu dute. “Kaña bat”, erantzun dio zer nahi ote duen galdetu dion lagunari.
Taberna behatzeari ekin dio. Ez du ezer bilatzen, soilik ez duen interesa piztuko dion zerbait.
Marak ikuskatzean topo egin du Paul-en begiekin. Politak iruditu zaizkio. Ostean Paulen aurpegi nekatu eta iletsua ikusi du.
“Tira”, pentsatu du.
Pentsamendu horrek kolpatu du Paul, eta orduan ikusi du Mara. Atseginak iruditu zaizkio bere begiak, eta irribarrea ere gustatu zaio.
“Tira”, pentsatu du.
Lagunak kaña ekarri dio Marari. Paul-ek ere hartu du lagunak ekarri diona. Marari begiratu eta kaña goratu du topa airean eginez. Marak irribarre egin dio, kaña goratu eta ozen esan dio:
“TxinTxin!”
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…