Goizak iturri nagusiaren aurrean ematen ditu Karmentxuk. 62 urte daramatza berton eta ez da ohitu lehorreko hiri honetara. Ur beharra izaten du egunero. Aitak esaten zion umetan bera itsas-lamia ederra zela. Baina aspaldi ez da ume… eta aspaldi ez du Aitarik.
Lehorte handiko sasoian, izango dira hogeita bi urte, iturria agortu zen. Mututu zuten. Karmentxurentzat sasoirik okerrena izan zen. Ura mugatzea eragozpen handiak sortu zizkiolako. Batez ere, baina, itogura sentitzen zuelako.
Iturritzar hau ez da itsasoa. Ondo baino hobeto daki Karmentxuk hori.
Antza, ordea, badu.
Uraren jausi horretan olatuak daudela irudikatzen du etengabe. Bits apur hori ere itsasoarena izan zitekeen.
Baina ez da.
Itsasoa hirurehun bat kilometro behera dago. Bere jaioterrian. Bere haurtzaroarekin.
Bere zain.
Itogurak ekarri zuen itsasotik urruneko hiri honetara, eta 62 urte geroago oraindik ere bere buruari esaten dio:
Zergaitik ez ote zen itsas gizon batekin maitemindu?
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…