Euripeak ingurua lausotzen duen arren Gustavoren irudia nabarmena da. Txamarra luzea darama. Txanoak bere burusoiltasun hasiera ezkutatzen du, eta horregatik maite du euria Gustavok, hainbesteko burukomin ematen dion ile-galtzea ostenduta gelditzen delako.
1 bider 2 neurriko koadroa darama esku batean. Marko eder batek erdiko zulo konponezina mugarritzen du. Oihalak suak hartu duela dirudi, baina ezin zehaztu zer ote den benetan pasatu dena.
Zuritasun baten gainean Miró edo Kandinskyrenak izan zitezkeen zantzuak daude. Kiskalita ez baleude koloreak eta formak ikusiko lirateke. Gustavok zaborrontzia ez den nonbaitera darama margolana. Harrigarria da. Pentsaezina izan arren pentsatzen du konponketa izan lezakeela. Agian azpitik beste oihal bat jarrita. Beharbada antzeko kopia bat eginez.
Dendariak azaldu dio ez duela konponketarik. Zuloa handiegia dela, eta kopiatzeko modurik ez dagoela, suak den ajan baitu.
Gustavo burumakur irten da dendatik. Behin Miró edo Kandinsky bat izango eta hasarraldi txatxu bategatik galdu.
Goizalde Landabaso
Y aquí acaba la historia de este blog de Pompas de Papel. A partir de…
Última entrega por esta temporada del concurso de Pompas de Papel en el que Bego…
Sardinerak es el quinto título de la colección de álbumes trilingües Ipuinak que edita la…
Gizakiaren bizitza distantzian egiten den ekintza baizik ez denez, Edalontzi baten barruan dir-dir egiten duen…
Es el autor de este libro un ciudadano sensato que, preocupado por el futuro del…